2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI





Olentzerori gutuna idatzi ondoren, gaur ere, kalera joan gara gu.
Pandemia dela eta Olentzero eta Mari Domingi eskolara etortzeko ez zirenez, gu joan gara haiek ikustera, Emakumeen Azaroaren 25eko Plazara.
Bertan, "Hator-Hator"eta "Kas-kas" atarian abestu eta gero Areatzako zibuetara abiatu gara.

Hor ibili ondoren, eskolara bueltatu garenean...

TXA,TXA,TXATXAN...
HARA ZELAKO SORPRESA!!!!

Zuhaitzaren azpian, guretzako opariak aurkitu ditugu!!
Olentzero eta Mari Domingi, bai etorri direla eskolara!! baina gu kalean egon garenean!!

Eta ezetz asmatu zer ekarri diguten:
Bada, ZIENTZIA laborategian lantzeko GIZA GORPUTZAREN PUZZLEAk eta HIZKUNTZA laborategiko mintzamen txokoan lantzeko NOR DA NOR jolasa.

Zein ondo amaitu dugun eguna opariekin jolasten!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

BESARKADA HAUNDI-HAUNDI BAT GUZTIONTZAKO!!!!  💓💚💙💜




























 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina