2022(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

OPOR EGUNA

 

Azken eguna heldu da!! Ekainak 21, udako solstizio eguna!!

Udari harrera egiteko eta S. Juan bezpera gaba gertu dagoela, sorgin jaia ospatu dugu gaur eskolan.

Kantua eta dantza lagun izan ditugu gure akelarre berezi horretan.

Gure gorputza dantzan jarri dugun moduan, gure emozioak ere kontrajarritako dantza batean murgildu dira: poza, pena... Azken finean, amaiera batek dakartzan sentimentuetan.


Sorginak, uh, uh, uh!

uda ona pasatu!

jolastu, disfrutatu!

eta elkar maitatu!!










 



2022(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

ARTXANDARA FUNIKULARREZ


 AZKEN TXANGOA


Ekainaren 17an, azken txangoa egin genuen Artxandara.

EGUN BEROA, BENETAN!!!

Egin zituen hogeita hama-piku graduko tenperaturari aurre egiteko gerizpean egoteaz aparte, eraman genituen fris-fris botilatxoekin, gure gorputzak urez freskatzen ibili ginen.

Giro paregabea izan genuen denon artean eta egia esan beroa ez zen oztopo bat izan primeran pasatzeko.

















2022(e)ko ekainaren 12(a), igandea

LEHEN ZIKLOA OLERKARI

       


OLERKIAK, ABESTIAK, JOLASETARAKO ABESTIAK ERREZITATZEA


 Egunotan, Lehen Zikloko ikasleak, aurretik landutako olerki tradizionalak eta abestiak, errezitatzen gabiltza gelaz-gela Ziklo barruan.


Horien bidez, euskera indartuz gain, memoria, entonazioa... eta poesiaz gozatzea lortzen ari gara.


HORI LAN BIKAINA EGITEN ARI DIREN GURE IKASLEAK!!!