2022(e)ko maiatzaren 28(a), larunbata

IPUIN IRAKURKETA



IRAKURTZEN GOZATU!!


 Maiatzaren 23tik-27ra, Ipuin Irakurketa Astea izan dugu eskolan.

Aurrera eraman dugu Lehen Zikloan. 

Horretarako bost irakurketa gune izan ditugu, bakoitzean, irakasle batek ipuin bat irakurri die ikasleei eta ikasleak izan dira, egunero, gelaz-gela txandakatu direnak.

Horren helburua, gehien bat, irakurzaletasuna gure ikasleengan bultzatzearena izan da.







2022(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

AINBO: Amazoniako gerlaria FILMA

 


Gaur, Lehenengo Zikloko  ikasleak,  "Ainbo: Amazoniako gerlaria" filma ikustera joan gara BBK Aretora.

SIPNOSIA

Heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako   herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. 

Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko.

"Ainbo" heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da:

Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula.

Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean.