2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI





Olentzerori gutuna idatzi ondoren, gaur ere, kalera joan gara gu.
Pandemia dela eta Olentzero eta Mari Domingi eskolara etortzeko ez zirenez, gu joan gara haiek ikustera, Emakumeen Azaroaren 25eko Plazara.
Bertan, "Hator-Hator"eta "Kas-kas" atarian abestu eta gero Areatzako zibuetara abiatu gara.

Hor ibili ondoren, eskolara bueltatu garenean...

TXA,TXA,TXATXAN...
HARA ZELAKO SORPRESA!!!!

Zuhaitzaren azpian, guretzako opariak aurkitu ditugu!!
Olentzero eta Mari Domingi, bai etorri direla eskolara!! baina gu kalean egon garenean!!

Eta ezetz asmatu zer ekarri diguten:
Bada, ZIENTZIA laborategian lantzeko GIZA GORPUTZAREN PUZZLEAk eta HIZKUNTZA laborategiko mintzamen txokoan lantzeko NOR DA NOR jolasa.

Zein ondo amaitu dugun eguna opariekin jolasten!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

BESARKADA HAUNDI-HAUNDI BAT GUZTIONTZAKO!!!!  💓💚💙💜




























 

OSASUNA ZAINTZEKO IRTEERA


 KAIXO  LAGUNOK!!

Eskolako COVID egoera ikusita, atzo,  irteeratxo bat egin genuen Casilda Iturrizar parkera.

A zelako egun ederra izan genuen!!

Bertan ahatetxoak ikusi ondoren, eguzkiari begira jarrita, arnasketak eta erlajazio ariketak egin genituen: 

Begiak itxita, hango soinuak entzun ( txoritxoenak, urarenak...)

Ostean, lasai-lasai geundela, hamaiketakoa jan eta gero, izkutaketara jolasten ibili ginen.










2021(e)ko abenduaren 3(a), ostirala

EUSKERAREN ASTEA


 

     KONTXAKO ZINEMALDIA


EGUN ON LAGUNOK!!!

Azken egunotan, Kontxako Zinemaldia ospatu dugu,  gure eskolan.

Horretarako eskolako areto berria dotore-dotore apaindu genuen.

Maila bakoitzak filme bat aukeratu eta ikusi genuen. Lehen mailakook aukeratutako  filmea: PIRRITX ETA PORROTX izan zen.

Ostean, guk, marrazki bat egin genuen ikusitako pelikulari buruz.

Gaur, EUSKERAREN EGUNA, ospatu dugu eta

SORPRESA!!!

KONTXA HONTZA bera, etorri da gu ikustera eta egin dugun lana saritzera.

URREZKO KONTXA HONTZA eman digu.

Harro-harro erakutsiko dugu saria, BAI HORIXE!


Eta gogoratu:

MINTZATU, ARNASTU, MAITATU   EUSKERA