2021(e)ko azaroaren 30(a), asteartea

Zapata-kaxa batean bizi zen neskatoa


Zapata-kaxa batean bizi zen neskatoa antzezlana ikustera joan gara gaur Alondegira.

Julia zapata-kaxa batean bizi den neskatoa da. Han pixka bat aspertzen da, baina aldi berean oso seguru sentitzen da. Egun batean arkatz magiko bat aurkituko du, ate bat marraztuko du eta mundua ikustera aterako da.


2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna

AZAROAK 25: "MAITA NAZAZU HOBETO"



EMAKUMEENGANAKO  INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO  EGUNA


Gaur, azaroak 25, eskolan EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatu dugu.


Pankarta haundi bat osatu dugu  gela bakoitzak egindako leloarekin. 

LEHENENGO MAILAKO IKASLEEN LELOA:


"MAITA NAZAZU HOBETO" 

izan da.










BESTE MUNDU BATZUK: PLANETAK

  


KAIXO LAGUNOK!!!

Atzo  Kasilda Iturrizar parkera joan ginen La Caixa Fundazioak bertan jarri duen planeten erakusketa ikustera eta eman ziguten azalpen interesgarri hura jasotzera.


Hori bai!! Eguraldi eskasa izan genuen: EURIA


EURIA, EURIA

EURIA KANTARIA

GOIZEKO ANDRA MARIA

EGUZKIA KANTARI

LAINOZ ZERUA ESTALI

BAIETZ! EZETZ!

EURI ZAPAR HOTSEZ!!


Baina gu prest joan ginen katiuskak, jaka eta euritako eta guzti!



                                                



















2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea

TERRA WILLY FILMA ALONDEGIAN

 

 TERRA WILLY
  planeta ezezaguna 

            FILMA ALONDEGIAN

Gaurkoan, Zinexitet antolatutako Giza Eskubideen 11. Zinema erakustaldiko, Terra Willy planeta ezezaguna filma ikustera joan gara,  Alondegiko aretora.



Pozarren atera gara eskolatik eta pozago zinematik WILLYren eta bere  BUCK eta FLASCH lagunen abenturak ikusi ondoren










2021(e)ko azaroaren 13(a), larunbata

LEHENENGO MAILAKOAK PLAZAN

 

                                 LEHENENGO MAILAKOAK PLAZAN

 



KAIXO LAGUNOK! HEMEN GAUDE BERRIRO,  LEHENENGO MAILAN JADA!!


Oraingoan, lantzen ari garen GORPUTZA PROIEKTUA dela eta berton agertzen gara ESKALADA

 egiten. Denok dakigu zein garrantzitsua den gure osasunerako gorputza mugitzea, ezta?


Eta horrekin lotuta, hasi gara ere BILBO EZAGUTUZ PROIEKTUAN, Bilboko plazak ezagutzen.

Hemen gaude eskolatik hurbil dugun BIZKAIA PLAZAN.


                                                 PLAZARA, EUSKARA PLAZARA!

                                  EUSKALDUN IRAKASLE ETA IKASLEOK DANTZARA!

                                                      PLAZARA, DANTZARA!

                                        GEURE HERRIAREN GEROA BAI GARA!!!