2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
OSASUNA ZAINTZEKO IRTEERA
KAIXO LAGUNOK!!
Eskolako COVID egoera ikusita, atzo, irteeratxo bat egin genuen Casilda Iturrizar parkera.
A zelako egun ederra izan genuen!!
Bertan ahatetxoak ikusi ondoren, eguzkiari begira jarrita, arnasketak eta erlajazio ariketak egin genituen:
Begiak itxita, hango soinuak entzun ( txoritxoenak, urarenak...)
Ostean, lasai-lasai geundela, hamaiketakoa jan eta gero, izkutaketara jolasten ibili ginen.
2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna
ZIENTZIA PROIEKTUA: GORPUTZA
Gorputza proiektuari amaiera emateko ormirudi bat osatu dugu denon artean.
https://www.youtube.com/watch?v=T0CeX34SuV4&t=86s&ab_channel=AgurtzaneGoitia
2021(e)ko abenduaren 3(a), ostirala
EUSKERAREN ASTEA
KONTXAKO ZINEMALDIA
EGUN ON LAGUNOK!!!
Azken egunotan, Kontxako Zinemaldia ospatu dugu, gure eskolan.
Horretarako eskolako areto berria dotore-dotore apaindu genuen.
Maila bakoitzak filme bat aukeratu eta ikusi genuen. Lehen mailakook aukeratutako filmea: PIRRITX ETA PORROTX izan zen.
Ostean, guk, marrazki bat egin genuen ikusitako pelikulari buruz.
Gaur, EUSKERAREN EGUNA, ospatu dugu eta
SORPRESA!!!
KONTXA HONTZA bera, etorri da gu ikustera eta egin dugun lana saritzera.
URREZKO KONTXA HONTZA eman digu.
Harro-harro erakutsiko dugu saria, BAI HORIXE!
Eta gogoratu:
MINTZATU, ARNASTU, MAITATU EUSKERA