Bilboats-en ibili gara gaur.
Lehen, bigarren eta seigarren mailetako ikasleak eta irakasleak.
A zer nolako jaia ospatu dugun itsasontzian!
Itsasontzi baten...
Bilboats-en ibili gara gaur.
Lehen, bigarren eta seigarren mailetako ikasleak eta irakasleak.
A zer nolako jaia ospatu dugun itsasontzian!
Itsasontzi baten...
IRAKURTZEN GOZATU!!
Maiatzaren 23tik-27ra, Ipuin Irakurketa Astea izan dugu eskolan.
Aurrera eraman dugu Lehen Zikloan.
Horretarako bost irakurketa gune izan ditugu, bakoitzean, irakasle batek ipuin bat irakurri die ikasleei eta ikasleak izan dira, egunero, gelaz-gela txandakatu direnak.
Horren helburua, gehien bat, irakurzaletasuna gure ikasleengan bultzatzearena izan da.
AGUSTÍN IBARROLA
Hona hemen, Lehen mailako ikasleak, 2021-2.022 ikasturtean egindako Arte Proiektua:
Gaur, Lehenengo Zikloko ikasleak, "Ainbo: Amazoniako gerlaria" filma ikustera joan gara BBK Aretora.
SIPNOSIA
Heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena.
Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko.
"Ainbo" heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da:
Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula.
Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko eguna izan zen.
Aurten larunbata izan denez, gaur, apirilaren 25ean ospatu dugu gure eskolan.
Horretarako, eskolako ikasle ohia den Maddi, orain institutoan dabilena, etorri da guregana, lehenengo mailakoongana; "MIKELA LOTSATIA DA" ipuina guri kontatzera.
Gure ipuin kontalariak oso ondo erabili izan ditu irakurketa errekurtsoak umeen aditasuna lortzeko eta entzuleon irudimena martxan jartzeko.
A ze momentu majikoa bizi izan dugun Mikela izeneko igel txiki eta lotsati baten abenturak entzuten egon garenean Maddiren ahotik!!!
KONTXAKO 1. MAILAKO IKASLEAK BETI EUSKERAREN ALDE!!!
BADATORRELA, BADATORRELA!!!